TXAKURRAK

viernes, 13 de febrero de 2009


Txakurra (edo Ora[1]) ugaztun haragijale bat da, Carnivora ordenakoa. Txakurrak otsoetatik etxekotu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez, nahiz eta ebidentzia genetiko batzuek 150.000 urtea arte luzatzen duten abere bihurtzea.
Denbora honetan txakurrek bariazio handia izan dute. Gutxi batzuk txikiak dira (adibidez, Chihuahua) eta beste batzuk handiak (Argentinako Dogoa). Kolore gehienetako txakurrak daude eta erabilera anitzetarako: artzain txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak...
Herrialde gehienetan txakurrek laguntza baino ez dute ematen baina leku askotan lana ere egiten dute. Kirolean ere parte hartzen dute. Hala ere herrialde batzuetan txakurrak ez dira animalia garbitzat eta beste batzuetan janarirako erabiltzen dira.



Txakur oneri cafeina edo olako zerbait eman diote !!¡¡¡

zelako golpea

martes, 10 de febrero de 2009

Animali soroak

viernes, 30 de enero de 2009
Gizakiaren lagunik onenari buruz, txakurrari buruz, hainbat ikerketa egin dituzte azkenaldian eta, dirudienez, gizakia eta txakurra uste baino lehenagotik bizi dira elkarrekin.

Gizakiak Asiatik Ameriketara migratu zuenean, dagoeneko bazeraman txakurra berekin. Hori da Stockholm-eko Institutu Teknikoko biologo-talde batek ondorioztatu duena. Horretarako, otsoen eta txakur-arrazen mDNA-k (DNA mitokondrialak) konparatu dituzte.

Hala, otsoa eta txakurra duela 15.000 urte banatu zirela jakin dute, hau da, orduan etxekotu zela txakurra. Gainera, Asia ekialdean dauden txakur arrazetan Europan, Asia mendebaldean eta Amerikan baino aberastasun genetiko handiagoa aurkitu dute. Horregatik, ikertzaileen ustez, litekeena da txakurrak Asia ekialdean etxekotu eta hortik mundu osora zabaltzea.

Estatu Batuetan egin duten beste ikerketa genetiko batek ere suediarren teoria berretsi du. Ipar eta Hego Amerikako aztarnategietan aurkitutako txakur-fosilen mDNA aztertuta, Amerikako txakur-arrazak ere Asiatik etorri zirela ondorioztatu dute. Gainera, datak bat datoz suediarren hurbilketarekin; diotenez, txakurra duela 12.000-14.000 urte heldu zen Amerikara.

Garai haietatik hona gizakiaren eta txakurraren arteko lotura oso estua bilakatu dela esan beharrik ere ez dago, eta argitaratu duten hirugarren ikerketa batek hori egiaztatu besterik ez du egin. Londresko Zoologia Institutuan eginiko ikerketaren arabera, txakurra da gizakiaren keinuak hobekien ezagutzen eta interpretatzen dituen animalia. Bien arteko elkarbizitza luzearen ondorio zuzena da hori, zalantzarik gabe.
martes, 27 de enero de 2009

Txakur kumeak